XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eskulturagintzak, alderantziz, per via de levare lan egin ohi du, harri-puskan gorderik dagoen eskultura estaltzen duen hainbat harri kenduz.

Sugestio-teknika, jaun-andreok, per via de porre saiatu ohi da bere eragina bideratzen, ez da kezkatzen gaixotasun-sintomaren jatorriaz, indarraz eta esanahiaz;

oso bestela, zerbait jartzen du gainean, sugestioa hain zuzen ere, eta sugestio-jarduerak ideia patogenikoa kanporatzen galerazteko hainbat indar izanen duela espero du.

Terapia analitikoak, alderantziz, ez du ezer gehitu nahi, ez du ezer berririk erantsi nahi, kendu eta aldendu baino, eta helburu horrez gaixotasun-sintomen jatorriaren eta ideia patogenikoen artean dauden lotura psikikoak aurkitzen saiatzen da, horiek saihestea baita bere xedea.

Gure ulerpenerako eskakizun oso esanguratsuak ekarri ditu horrela ikerkuntzaren bide honetatik.

Sugestioak sendatze iraunkor baterako beharrezko den hainbat indar eta iraupen izan ote zezakeenaz neure zalantzak nituelako utzi nion nik hain goiz sugestio-teknikaz baliatzeari, eta honekin batera baita hipnosiari ere.

Kasu zailetan erabilitako sugestioa behin eta birritan deuseztu egiten zela ikusi nuen, eta gaixotasun bera edo bere ordezko beste bat agertzen zela berriro.

Horretaz gain beste hau ere esango nuke teknika horren aurka, indar psikikoen arteko erlazioen ikuspegia ezkutatzen digula, esate baterako, gaixoak bere gaixotasunari nolako erresistentziaz lotzen zaizkion, eta aldi berean sendatzearen aurka nola jartzen diren ezagutzea galerazten digu;

baina ulertarazi, gertakari horretxek bakarrik ulertaraziko liguke bizitzan beroriek hartzen duten jarrera.

b) Uste dudanez, honako uste oker hau nahikoa hedaturik dago lankideen artean, gaixotasunerako eraginen ikerketarako teknikak eta teknika horien bitartezko sintomen saihestapena errazak eta berezkoak direla, alegia.

Begira nondik moldatzen dudan nik neure iritzi hori, nire terapia-bideaz interesatu eta beren adostasunezko iritzia agertu didaten pertsona askorengandik (...)